Albisteak

Gaztelekuko Udako ekintza bereziak

Koronabirusak baldintzatuta segurtasun neurri bereziekin izango bada ere, Gaztelekuak udako ekintzak antolatuko ditu aurten ere. Hala, izena ematen duten nerabeek jarduera desberdinez gozatzeko aukera izango dute: hala nola, ur jolasak, irteerak Leitzaranera eta Adarrara, laser tag-a, funky, eskulanak eta piragua ikastaroa.

Bi txanda

 Ekintzak bi txandatan eskainiko dira:

  • Uztailak 1 –  uztailak 10
  • Uztailak 15 –  uztailak 22

Izen emateak

11-16 urte bitarteko nerabeek izango dute ekintza horietan parte hartzeko aukera. Interesa dutenek ondorengo epeak izango dituzte Gaztelekuan izena emateko:

  • Lehenenengo txandarako: ekainak 29 eta 30
  • Bigarren txandarako: uztailak 13 eta 14

Zalantzak argitzeko

Informazio gehiago nahi duen orok edo zalantzaren bat duten pertsonek Gaztelekuko hezitzaileekin harremanetan jar daitezke:

  • Telefono edo whatsapp bidez: 608928311 eta 683619205
  • Instagram: gaztelekua_urnieta

Bestalde, ekintzetan babes neurriak betetzea derrigorrezkoa izango da, eta horretarako ekintza bakoitzari dagozkion neurri zehatzak komunikatuko dira aurretik.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika