Albisteak

Bonu-kanpaina atzeratu egingo da, merkatari askok eskatu moduan bonuen salmenta Udalak kudeatuko baitu

  • Udalaren helburua ahalik eta establezimendu gehienek parte hartzea da, eta ondorioz, merkatarien eskaera onartzea eta lanketa hori egitea erabaki du

Herrian kontsumoa sustatu eta bultzatzeko, Udalak iragarri zuen 70.000 euro bideratuko zituela bonu kanpaina bat martxan jartzeko. Kanpaina horretan parte hartu nahi zuten establezimenduek ekainaren 23 arte zuten atxikitzeko aukera.

Bonuak udalak saltzeko eskaera

Epe horretan izena emandako establezimendu askok, bonuen salmenta beraiek egin beharrean Udalak kudeatzea eskatu zuten kanpainan parte hartzeko. Udalak ondorioz, bonoen salmenta bere gain hartzeko lanketa egitea onartu du. Izan ere, Udalaren asmoa kanpainan ahalik eta establezimendu gehienek parte hartzea baita.

Horrek baina, kanpainaren hasiera atzeratu egingo du, izan ere, salmenta hori egiteko modurik aproposema zein den aztertu behar da lehenik, eta ondoren, prestaketa lan guztia egin.

Gauzak horrela, bonoak ez dira salgai izango ekainaren 29an hasiera batean komunikatu zen moduan. Salmenta egiteko moduak eta epeak zehaztean direnean Udalak jakinaraziko dizkie herritarrei. Era berean sorturiko nahastearengatik eta azken uneko aldaketa honengatik barkamena eskatzen du, baina ulertzen du esfortzu hori egin behar duela kanpainan izena emandako establezimenduek parte har dezaten. Horrela, herritarrek ere onura gehiago izango lukete, bonoak kontsumitu ditzaketen establezimenduen eskaintza handiagoa izanik.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika