Albisteak

Kirol instalazioak egunero erabil daitezke, baina aurretiko hitzordua mantentzen da

Berrasoetako parking-ean kokaturiko behin-behineko kirol instalazioetara egunero joan daiteke kirola egitera gaurtik aurrera. Hori bai, aurretiko hitzorduak ezinbestekoa izaten jarraitzen du, eta egun bakoitzean gehienez ordubeteko saioak (kirola egin + makinak garbitu) egiteko muga ere bere horretan mantentzen da. Gela bakoitzerako ezarritako gehienezko pertsona kopuruak eta gainerako segurtasun neurriek ere indarrean jarraitzen dute.

 

Aldagelak eta komunak ireki dira

 

Aldaketa hori baina, ez da berritasun bakarra, izan ere, dagoeneko irekita daude aldagelak eta komunak. Beraz, nahi duten erabiltzaileek instalazioetan aldatu eta dutxatzeko aukera dute.

Bestalde, orain arte, bazkideek soilik zuten kirol instalazioak erabiltzeko aukera eta orain berriz, herritar orori ematen zaio aukera. Baina noski, bazkide ez direnek sarrera ordaindu beharko dute joaten diren aldiro.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika