Albisteak

Mendira doazen pertsonek ibilgailuak non aparka ez ditzaketen zehazteko seinaleak jarri ditu Udaltzaingoak

Eguraldi ona aprobetxatuz asteburua Urnietako mendietara joateko baliatzen duten pertsonek kotxea Xoxoka eta Besabi artean zein eremutan aparkatu ez dezaketen zehazteko seinale batzuk jarri ditu Udaltzaingoak. Beraz, zentzuz jokatzea eta seinale horiek errespetatzea eskatzen da Udaletik.

Erabilera desegokia landa eremuko errepideetan

Bestalde, azken egunetan landa eremuko errepide publikoetan erabilera desegokia burutu dute hainbat erabiltzaileek, besteak beste, abiadura handian gidatuz eta zibarena eginez. Udalak jarrera horiek salatzen ditu eta jarraipena egingo du pertsona horiek identifikatzeko. Era berean, arduraz jokatzeko eta arauak errespetatzeko eskatzen du.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika