Albisteak

TAO zerbitzua ekainaren 1ean berrezarriko da

Urnietako Udalak koronabirusaren ondorioak arintzeko eta murrizteko hartu zituen neurrien artean, TAO zerbitzua (gune urdineko aparkalekua) etetea zegoen. Horrela, herritarrak etxean gera zitezen eta ibilgailua TAO eremuan aparkatuta edukitzeagatik mugitu behar ez izatea bultzatu nahi zen.

Orain, deseskalatzeko prozesuaren 2. fasean sartu garenean, pixkanaka harturiko neurriak malgutzen ari dira. Testuinguru horretan kokatzen da TAOa, datorren astelehenean, ekainak 1, berrezartzea.

Aplikatzeko irizpideak ohikoak izango dira. Hau da, baimendutako gehienezko aparkaldia 60 minutukoa izango da lanegunetan eta larunbatetan eremu bakoitzerako zehazturiko ordutegiaren barruan. Igande eta jaiegunetan berriz, ez da TAOrik izango.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika