Albisteak

ENBAk baserrian lan kontratazioa errazteko lan poltsa jartzen du baserritarren esku

ENBA nekazal elkarteak, ASAJA bitartez eta geolokalizazioan mundu mailako liderra den ESRI España enpresarekin lankidetzan, lan poltsa eratu du lan eskabideak bideratzeko une oro eskulana behar duten baserritarreekin harremanetan jartzeko. Euskadiko nekazal sektorea txikia izan arren, udan eta udazkenean baratza, fruta eta mahastietan nahiz abeltzaintzarako eskulana beharra izaten da, eta uste dute zerbitzu horren bitartez kontratazioa erraztu daitekeela.

Zerbitzua plataforma digitalean eratu da eta lan eskaintza duten baserritarrek eta lan beharra izanik lan egiteko prest daudenek www.asaja.com webgunean sartu eta inskribatu beharko dira. Bakoitzak bere ezaugarriak (lan eskaintzaren datak, lekua, lan baldintzak, lan eskatzailearen kurrikuluma, mugikortasuna…) plataforman sartu eta gero, sistema berak informazioa tratatu eta harremanetan ezartzeko bidea egiten du.

Lan poltsari buruz informazioa gehigarria lortzeko edota dudak argitzeko, jar zaitezke harremanetan bai Bizkaiko ENBArekin 688.688674 eta baita, Gipuzkoako ENBArekin 699.467686 ere.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika