Albisteak

Maskarak eta eskularruak errefusaren edukiontzira bota behar dira erabili ondoren, eta gel-potoak edukiontzi horira

Maskarak gure eguneroko errutinaren parte dira jada, ezinbestekoak baitira pertsonen artean gutxienez 2 metroko segurtasun-distantzia mantendu ezin den kasu guztietan.

Errefusaren edukiontzian utzi behar dira

Beraz, lehenik eta behin, aipatutako kasuistikan erabiltzeak duen garrantziaz kontzientziatu behar dugu, baina hori bezain garrantzitsua da erabili ondoren maskarekin zer egin jakitea. Bada, bide publikoan bagaude, errefusaren edukiontzira bota behar dira. Etxean egonez gero ostera, plastikozko poltsa batean sartu behar ditugu, eta, ondoren, errefusaren frakziora bota.

Eskularruak ere errefusara

Gauza bera egin behar da erosketak egiterakoan erabiltzen diren eskularruekin.

Gel-potoak edukiontzi horira

Gel hidroalkoholikoen eta beste produktu desinfektatzaile batzuen poteen kasuan berriz, garbiketa-produktu gisa tratatzen dira, eta, hortaz, ontzien edukiontzira botatzen dira (horia).

Herritarrei babes-ekipoak arduraz erabiltzeko eskatzen zaie, eta ahal den guztietan bi metroko tartea mantendu behar dela gogorarazten da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika