Albisteak

Urnietan, kirola egiteko eta paseatzeko ezarritako ordu-tarteek indarrean jarraitzen dute

  • Ordutegiak malgutzeko BOEn argitaratutako aginduaren arabera, ezinbestekoa da udalerriak 100 biztanle baino gutxiagoko dentsitatea izatea kilometro koadroko, eta Urnietak 275 ditu.

Kirola egiteko eta paseatzeko ordutegi-tarteak malgutzeko irizpideak ezartzen dituen agindua gaur goizean argitaratu dute Estatuko Aldizkari Ofizialean. Agindu horretan, ezinbesteko bi irizpide ezartzen dira neurria aplikatu ahal izateko. Batetik, udalerriak 10.001 biztanle baino gutxiago izatea, eta, bestetik, biztanleria-dentsitatea 100 biztanle baino gutxiagokoa izatea kilometro koadroko.

Urnietaren kasuan, lehen baldintza betetzen da, 6.000 biztanletik gora baititu. Hala ere, 100 biztanletik gora bizi dira kilometro karratuko, 275 hain zuzen ere. Beraz, bigarren puntu hori betetzen ez denez, oraingoz, ezarritako ordu-tarteak mantenduko dira, eta deseskaladaren 2. fasean sartu arte itxaron beharko da ordu-tarteak arintzeko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika