Albisteak

Urnietako Udalaren ohiko osoko bilkura maiatzaren 26an, 19:00etan

Urnietako Udalak ohiko osoko bilkura ospatuko du hurrengo asteartean, maiatzaren 26an, 19:00etan, modu telematikoan.

Hau izango da eguneko gai-zerrenda:

  1. 2020ko otsailaren 25ean eta 2020ko martxoaren 6an egindako ez-ohiko udaltzarraren akten onarpena bidezko bada.
  2. 03/2020 kreditu aldaketa: kredituen transferentzia.
  3. Alkatetza dekretuen berri ematea: 2019/1001- 2019/1134 eta 2020/012020/400.
  4. Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako erabakien kontu ematea. 2019ko abenduaren 19koa; 2020ko urtarrilaren 30, otsailaren 14 eta otsailaren 27koak
  5. Galdera-eskariak.
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika