Albisteak

Bertan herritarren arretarako zerbitzua astelehenean irekiko da aurretiko hitzorduarekin

Urnietako Udaletxeko Bertan herritarren arretarako bulegoa hurrengo astelehenean, maiatzaren 18an irekiko da berriro Koronabirusa dela eta hainbat astez itxita egon eta gero. Aste hauetan telefono bidez eta modu telematikoan jarraitu du Udalak herritarrei zerbitzua ematen.

Ezinbesteko kasuetan soilik

Halere, zerbitzu mugatua izango da, eta herritarrei ezinbesteko kasuetan soilik joatea gomendatzen zaie, berezibiko garrantzia ez duten kontuetarako modu telematikoa lehenetsiz. Hala, hitzordua hartzeko orduan zein tramite egin nahi den zehaztu beharko da, eta udal langileak baloratuko du aurrez aurreko arreta beharrezkoa den edo beharra asetzeko beste bide bat erabil daitekeen.

Segurtasun neurriak bermatuta

Herritarren eta Udal langileen segurtasuna bermatzea ezinbestekoa da Udalarentzat eta horretarako protoko bat garatu da eta hainbat neurri hartuko dira:

  • Aurretiko hitzorduarekin soilik artatuko dira herritarrak.
  • Kristalezko manparak jarri dira udal langileak eta herritarrak babesteko.
  • Oro har, herritarrak banaka sartu beharko dute arreta bulegora.
  • Hitzordua duten herritarrek kanpoan itxaron beharko dute udal langileek deitu arte.
  • Maskara etxetik ekarri behar da eta boligrafoa eramatea gomendatzen da.
  • Eskuak garbitzeko hidrogela egongo da.
  • Hizorduen artean aulkiak eta inguruko eremua desinfektatuko dira.
  • Ordainketak egin behar diren kasuetan txartelarekin ordaintzea lehenetsiko da.

Zein ordutegitan izango dira hitzorduak? 8:30-13:30

Nola eta zein ordutegitan hartuko dira hitzorduak? 943 03 43 00  telefonora deituta edo urnietakoudala@urnieta.eus helbidera idatzita 9:30-14:00 bitartean.

Udaltzaingoan, Gizarte Zerbitzuetan eta Artxiboan ere aurretiko hitzorduak

Udaltzaingoan, Gizarte Zerbitzuetan eta Artxiboan ere aurretiko hitzorduak abian jarriko dira astelehenetik aurrera. Udaltzaingoaren kasuan salaketak hartzeko ahalbidetuko da aurretik 943 00 80 90 telefonora deituz.

Gizarte Zerbitzuen eta Artxiboaren kasuetan ostera, ohiko zerbitzuetarako izango da, betiko telefonoetara deituta. Kasu horietan guztietan ere segurtasun neurriak bermatuko dira.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika