Albisteak

Hau bukatzen denean ez nazazu konfinamenduan jarri

Urnietako Udalak komunikazio kanpaina bat jarri zuen abian aurreko astean herriko saltoki txikiei, ostalaritzari eta zerbitzuei balioa emateko, koronabirusaren ondorioz bizi dugun egoera konplexu hau gainditzen laguntzeko eta etorkizunera begira indartzeko.

Horretarako, atal berezi bat sortu zuen bere webgunean, herriko merkataritza, herri bizi bat izatearen baliokidea dela dioen mezua urnietarren artean barnera dadin.

Atal hori eduki berriekin elikatzen joango da, eta aste honetan, “hau bukatzen denean ez nazazu konfinamenduan jarri!” leloa duen kartela sortu da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika