Albisteak

Tokiko merkataritza = Herri bizia

Urnietako Udalak eskerrak eman nahi dizkie bertako saltokiak kudeatzen dituzten pertsonei COVID19-ak eragindako osasun-krisian egindako lanagatik, inplikazioagatik eta profesionaltasunagatik. Gainera, komunikazio kanpaina bat zabaldu du herriko saltoki txikiei, ostalaritzari eta zerbitzuei balioa emateko, egoera konplexu hori gainditzen laguntzeko eta etorkizunera begira indartzeko.

Ildo horretan, duela gutxi bideo bat argitaratu zuen udalerriko saltokietako arduradunetako batzuen presentziarekin, eta orain, atal berezi hau sortu du, herriko merkataritza herri bizi bat izatearen baliokidea dela dioen mezua urnietarren artean barnera dadin.

Era berean, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako kanpainaren berri ematen du, Udalak helarazi nahi duen mezua islatzen baitu. “Itzuliko gara, egongo gara, luze gabe” lelopean, pandemia geldiarazteko aldi baterako ateak itxi behar izan dituzten saltoki guztiak nabarmentzen dira, baina, era berean, eskerrak ematen dizkie ateak ireki dituztenei.

Profesional horiek guztiek behar-beharrezko lana egiten dute. Kanpainak eskertu egiten du lan hori, eta dei egiten die kontsumitzaileei salbuespen-egoera hau amaitutakoan berriz joan daitezen kaleen ardatza diren hurbileko saltokietara, frogatuta geratu baita, orain inoiz baino gehiago, oinarrizkoak direla Urnietaren bizirako.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika