Albisteak

Zergen helbideraketa kanpaina herritarrei erraztasunak emateko, egutegi fiskaleko malgutasuna mantenduta

Herritarrei ordainketak egiterako orduan erraztasunak emateko asmoz, oraindik helbideratu gabe dituzten zergak helbideratzeko kanpaina bat jarri du abian Urnietako Udalak.

Zure zergak helbideratu nahi badituzu jarri harremanetan udalarekin:

  • 943004224 telefono zenbakira deituta.
  • zergak@urnieta.eus helbidera idatzita.

Ordainketa modu erosoago batean

Zergak helbideratuta ez dituzten herritarrek banketxearen bidez edo web orrian ordainketak egiteko atalean sartuta gauzatu behar dituzte ordainketak. Zergak helbideratuta edukiz gero ostera, ordainketak ezer egin gabe bideratzen dira. Beraz, helbideraketa metodoa askoz errazagoa da herritarrentzat, eta gainera, edozein finantza-erakundetatik egin daiteke.

Zerga-arloan epeak aldatu eta zabaldu dira

Dena den, helbideraketa kanpaina honek ez du eraginik izango, koronabirusa dela eta, egoera larrietan dauden urnietarrei laguntzeko, zerga arloan epeak aldatzeko eta zabaltzeko Udalak hartu zuen erabakiak. Hau da, malgutasun horrek indarrean jarraituko du.

Gogoratu ditzagun zeintzuk diren egutegi fiskalean onarturiko aldaketak:

1.Kobrantza-aldia gaur egun abian duten prozeduretan eta apirilean egiten diren kobrantzetan, borondatezko epea 2020ko ekainaren 1 arte luzatuko da:

  • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga
  • Saltoki ibiltariak
  • Musika Eskolako kuota
  • Zerga kitapenak
  • Isunak
  • Zatikapenak

2.Eguneko Arreta Zerbitzuan zerbitzua ematen ez den bitartean kobrantza eten egingo da.

3.Lursailen erabilera pribatiboaren emakidaren borondatezko ordainketa epea 2020ko ekainaren 1 arte luzatuko da.

4.Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren erroldari dagozkion ordainagirietarako, kobrantza-aldia abuztuaren 1etik irailaren 15era arte atzeratuko da.

5.Zaborraren eta ur eta estolderia zerbitzuaren tasaren 1. hiruhilekoaren ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 1etik ekainaren 30arte luzatuko da.

6.Etxez-etxeko Laguntza zerbitzuan eta Pisu Babestuaren zerbitzuan kobrantza-aldia ez da aldatuko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika