Albisteak

Koronabirusak eragindako egoerari aurre egiteko enpresentzako eta autonomoentzako laguntzak

Eusko Jaurlaritzak 25 milioi euroko premiazko partida bat mobilizatu du, Covid19 izenekoa, koronabirusetik eratorritako egoera zail honetan enpresei eta autonomoei laguntzeko.

Ildo hori maileguak sinatzen hasiko da aste honetan, eta finantza erakundeak berriz datorren astean hasiko dira; beraz, dagoeneko bankuekin gestioak egiten has daiteke,

Informazio guztia Beterri-Buruntza webgunean

Neurri hori aktibo dago jada, eta Elkargiren bidez eska daiteke, erakunde hori baita laguntza horiek kudeatzeaz arduratzen dena. Horretarako beharrezkoa den informazioa orain dela gutxi estreinatu den Beterri-Buruntzako web orrian kontsulta daiteke. Bertan, une bakoitzean erabakitzen diren neurri guztiak (aipatutakoez gain) eta diru-laguntzak modu argi eta errazean laburbiltzen saiatu dira, eskualdean krisiak izan duen eragina arintzen saiatzeko.

Era berean, arreta emateko zerbitzu zentralizatua eta telematikoa prestatu da zuen problematikari eta errealitateari buruz, zuen mezuei erantzunez eta lantaldeko teknikariekin koordinatuz irtenbiderik egokiena eskaintzeko.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika