Albisteak

Urnietako Udalak lanean jarraitzen du ez-ohiko egoera honetara egokituta

Alarma egoera ezarri zenetik, Urnietako Udalak bere giza baliabide guztiak herritarren beharrei erantzutera bideratu ditu. Horretarako baina, barne-antolaketa eta lan dinamika aldatu behar izan ditu Koronabirusaren hedapena eteteko prebentzio neurriak errespetatuz.

Harremana telefonoz edo erregistro elektroniko bidez

Udal eraikinak itxita daude, baina modu telematikoan jar daitezke herritarrak udaleko sail ezberdinekin harremanetan, izan ere, funtsezoa da herritarren beharrei erantzuna ematen jarraitzea. Ondorengoak dira kontakturako telefonoak:

  • Bertan 943 00 80 00: gai orokorrei buruzko kontsultak egiteko.
  • Udaltzaingoa 943 00 80 90: segurtasun gaiekin loturiko kontsultak egiteko.
  • Kontuhartzailetza 943 00 42 24: gai fiskalekin lotura duten kontsultak egiteko.
  • Gizarte Zerbitzuak 943 00 83 49: behar sozialei buruzko kontsultak egiteko.

Udalak ahal den kasu guztietan etxetik lan egitera bideratu ditu udal langileak, horretarako, telelanerako sistema abian jarriz. Ondorengo kasuak dira salbuespenak, zerbitzu publiko funtsezkoak bermatzeko beharrezkoak direnak, hain zuzen: Udaltzaingoa, gizarte gerbitzuak, Bertan, garbiketa zerbitzuak, hilerria, etxez-etxeko laguntza zerbitzua, hondakinen bilketa, uraren hornidura eta saneamendua, argiteria publikoa, informatika zerbitzua, bide eta espacio publikoetan larrialdiak artatzeko mantentze-zerbitzuak eta komunikazioa.

Gainerako langileek etxetik egiten dute lan eta bilerak telematikoki egiten dira, bai langileen artekoak, eta baita, arduradun politikoen artekoak ere. Egunero gauzatzen diren bilera horien bidez bizi dugun egoeraren jarraipena egiten da erabaki berriak hartzen joateko.

Orain, lehentasuna, egoera zail honetan herritarrek dituzten beharrei erantzutea izan arren, Udalak ahal den neurrian lanean jarraituko du du egoera normaltasunera itzultzen denean esku artean dituen egitasmo eta proiektuak martxan jartzeko, eta egoera honek utziko dituen ondorioei aurre egin eta erantzuteko.

Informazio guztia herritarren eskura

Ez-ohiko egoera berezi hau dela eta, Urnietako Udalak neurri mordoa hartu behar izan ditu azken egun eta asteetan. Erabaki horien guztien berri herritarrei ahalik eta modurik garden eta azkarrenean emateko, komunikazioari garrantzi berezia ematen ari zaio eskura dituen kanal guztiak erabiliz:

  • Webgunea
  • APP
  • Sare sozialak: Twitter eta Facebook

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika