Albisteak

Urnietako hainbat komertziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzen dute ilarak murrizteko

Urnietako hainbat komertziok erosketa eskaerak online egiteko aukera eskaintzeko ekimena abian jarri dute azken egunetan sortzen ari diren ilarak murrizteko asmoz.

Zein komertzioek eskaintzen dute aukera?

  • Itxaspe
  • Muazpi
  • Toñi fruta-denda
  • Onddi optika

Zein da funtzionamendua? Herritarrek eskaera etxetik egitea eta establezimendura joandakoan eskaturikoa jaso eta ordaintzea.

Eskaera online eginez gero ilara itxaron beharko da? Ez, eskaera egindakoek zuzenean sartu eta eskaera hartzeko aukera izango dute.

Eskaerak egiteko moduak eta ordutegiak

Kartelean zehaztuta dago komertzio bakoitzak zein bide eskaintzen dituen eskaerak egiteko. Halaber, bakoitzak bere ordutegi propioa ahalbidetzen du alde batetik, eskaera egiteko, eta bestetik, eskaera jasotzera joateko.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika