Albisteak

Txakurra paseatzera atera behar da animaliaren dokumentazioarekin

Txakurrak paseatzara ateratakoan haien jabeek soinean eraman behar dute animaliaren dokumentazioa, eta ez soilik arriskutsuak izan daitezkeen txakurren jabeek. Udaltzaingoa arduratuko da animaliaren titulartasuna baieztatzeko dokumentazioa eskatzeaz, koronabirusaren ondoriozko konfinamendu-aldi honetan pikareskarik egon ez dadin. Animalia paseatzera zenbat aldiz ateratzen den ere kontrolatuko da.

Ibilaldi laburrak eta etxetik gertu

Era berean, gogorarazten da paseo laburrak eta etxetik gertu egin behar direla, eta animaliek haien behar fisiologikoak egiteko behar duten denbora soilik igaro behar dela kalean. Gainera, animaliek lagunduta eta gidatuta joan behar dute, haien kontrola ahalbidetuko duen kate edo lokarri erresistentearen bidez. Jabeek, animalia lotuta eramateaz gain, eragotzi egin behar dute beren gorotzak oinezkoak ibiltzen diren edozein lekutan uztea. Gorotzak erabilera komuneko espazioetan geratzen badira, animalia gidatzen duen pertsonak berehala garbitu beharko du.

Halaber, maskotek beste animaliekin inolako kontakturik ez izatea eragotzi behar da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika