Albisteak

Zerga-arloan epeak aldatu eta zabalduko dira, urnietarrei testuinguru zail honetan laguntzeko

Egoera guztiz ezohikoa bizitzen ari gara koronabirusa gure bizitzetara iritsi zenetik, eta osasun-agintariek haren hedapena geldiarazteko beharrezkoak diren euste-neurriak hartu behar izan dituzte.

Horrek guztiak eragin ekonomiko negatiboa izan du familia askorengan, eta egoera larri honetan dauden urnietarrei laguntzeko asmoz, Urnietako Udalak salbuespenezko hainbat neurri hartu ditu, zerga arloan epeak aldatuz eta zabalduz.

Hona hemen egutegi fiskalean onartu diren aldaketak:

1.Kobrantza-aldia gaur egun abian duten prozeduretan eta apirilean egiten diren kobrantzetan, borondatezko epea 2020ko ekainaren 1 arte luzatuko da:

    • Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga
    • Saltoki ibiltariak
    • Musika Eskolako kuota
    • Zerga kitapenak
    • Isunak
    • Zatikapenak

2.Eguneko Arreta Zerbitzuan zerbitzua ematen ez den bitartean kobrantza eten egingo da.

3.Lursailen erabilera pribatiboaren emakidaren borondatezko ordainketa epea 2020ko ekainaren 1 arte luzatuko da.

4.Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren erroldari dagozkion ordainagirietarako, kobrantza-aldia abuztuaren 1etik irailaren 15era arte atzeratuko da.

5.Zaborraren eta ur eta estolderia zerbitzuaren tasaren 1. hiruhilekoaren ordaintzeko borondatezko epea maiatzaren 1etik ekainaren 30arte luzatuko da.

6.Etxez-etxeko Laguntza zerbitzuan eta Pisu Babestuaren zerbitzuan kobrantza-aldia ez da aldatuko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika