Albisteak

Etxean jarduera fisikoa egiteko bideoak

Etxetik kanpo jarduera fisikoa egitea debekatua dagoenez, konfinamendu garaian etxean bertan hainbat ariketa egiteko bideoak prestatu ditu Urnietako Udalak herrian kirol zerbitzua ematen duen enpresaren eskutik.

Bideoak lau multzotan banatuta daude:

  • Coreo
  • Equo
  • Funtzionala
  • Lehen sorospenak
  • Familian

Multzo bakoitzean bideo mordoa topa daitezke. Bai urnietako monitoreek egindakoak eta baita, beste herri batzuetakoek egindakoak ere.

Jarduera fisikoa eta erlaxatzeko teknikak oso tresna baliagarriak izan daitezke konfinamendu epean lasai egoten laguntzeko eta osasuna babesten jarraitzeko. Beraz, espero dugu bideoak urnietarrentzat baliagarriak izatea. Nolanahi ere, ariketa neurritasunez eta zentzuz egitea gomendatzen da.

HEMEN DITUZU BIDEOAK

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika