Albisteak

Salbuespenak izan arren, gutxi batzuk ez dira ezarritako neurriak errespetatzen ari eta isunak jarriko zaizkie pertsona horiei

Koronabirusaren hedapena geldiarazteko “alarma egoera” ezarri zen unetik, mugatuta dago estatu osoko herritarren zirkulazioa. Urnietarren gehiengoa arduraz jokatzen ari da, ezarritako prebentzioa neurriei men eginez eta horiek errespetatuz. Hala ere, zenbaitek zuhurtziagabekeriaz jokatzen jarraitzen du, neurri horiei jaramonik egin gabe.

Urnietako Udaltzaingoak jokabide desegokiekin identifikatu duen gutxiengo horri ohartarazpena egin dio, baina hemendik aurrera, neurri murriztaileak betetzen ez dituzten pertsonak zigortuko ditu, guztion osasuna baitago jokoan. Ertzaintza ere kontrolak egiten ari da Urnietako Udaltzaingoarekin batera, neurri horiek betetzen direla bermatzeko.

Beraz, Udalak zuhurtziaz jokatzeko deia egiten du, zuetako gehienak izaten ari zareten jarrera eredugarriarekin jarraitzeko, izan ere, funtsezkoa baita egoera hau lehenbailehen gainditzeko.

Aldi berean, gogoan izan zein kasutan atera daitekeen kalera eta zeinetan ez.

Ondorengo kasuetan bakarrik dago baimenduta pertsonen mugimendua:

  • Elikagaiak, sendagaiak eta oinarrizkoak diren gauzak erosteko (ibilgailuarentzako erregaia, adibidez).
  • Osasun zentroetara joateko
  • Lanerako joan-etorria egiteko
  • Menpekotasuna dutenak zaintzeko (adinekoak, adin-txikikoak, menpekotasunen bat dutenak zein bereziki ahulak diren pertsonak).
  • Finantza erakundeetara eta aseguru etxeen bulegoetara joateko
  • Ezinbesteko egoerak edo beharrak kudeatzeko
  • Aurrekoen tankerako beste edozein jardueratarako, behar bezala justifikatuta badago. Hemen sartuko litzateke, adibidez, txakurra paseatzera ateratzea.

Ezin da kalera atera ondorengo gauza hauetarako:

  • Haurrak parkera edo kalera eramateko
  • Paseatzeko, korrika egiteko, bizikletan ibiltzeko eta abar
  • Lagunak eta senideak bisitatzera joateko, zaintza behar duen norbait ez bada behintzat (segurtasun neurri zorrotzak bete beharko dira kasu horietan).
  • Bidaiak egiteko
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika