Albisteak

Urnietako Udalak jarduera osagarriak eskaintzen ditu bere zerbitzuetan konfinamendu aldirako

Koronbirusaren ondorioz, Urnietako Udalak bere eraikinak ixteko erabakia hartu zuen, baina konfinamendu epean horien erabiltzaileei aukera alternatiboak eskaini asmoz, lanean ari dira Udaleko sail desberdinak.

Gaztelekuak esaterako, gazteak entretenitu asmoz, bere instagram kontuaren bitartez (@gaztelekua_urnieta) hainbat proposamen igoko ditu denbora pasatzeko. Gaur, hieroglifikoak, errezetak eta eskulanak igo ditu, besteak beste.

Musika eskolak bestalde, ikasleek etxean ikasteko ohiturari eutsi ahal izateko lan dinamika berria martxan jarriko du. Horretarako, irakasleak haien ikasleekin harremanetan jarriko dira whatsapp edo posta elektroniko bidez etxetik lan egin ahal izateko.

Kirol saila bere aldetik, lanean ari da etxean ariketak egiteko hainbat bideo herritarren eskura jartzeko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika