Albisteak

Irtenbideak eskainiko dira eten diren ikastaroengatik

Koronabirusaren zabalpena saihesteko asmoz, Urnietako Udalak bere eraikin eta zerbitzuak bertan behera uztea erabaki zuen harremanak telefono bidez eta erregistro elektroniko bidez egitera mugatuz.

Egoera hori dela eta, Udal ikastaroetan parte hartzen duten herritarrek ezin izango dute zerbitzua osorik jaso, eta ondorioz, Udalak irtenbideak eskainiko dizkie egoera horretan aurkitzen diren pertsonei.

Hilabeteroko ordainketak egiten diren ikastaro bakarrak udal musika eskolarenak dira.  Martxoko klaseen ordainketa, apirilaren erdikaldean egitea tokatzen da.  Orduan, ikusiko da zein egoeratan aurkitzen garen, eta horren arabera, hartu beharreko erabakiak hartuko dira. Izan ere, orain ezinezkoa baita egoera honek izango duen garapena aurreikustea

Martxoan ez da inolako kobrantzarik bideratuko eta apirilean egin beharrekoak bideratu aurretik, zerbitzu bakoitzaren lanketa egingo da, eta horien errealitatea ikusita hartuko da erabakia.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika