Albisteak

Asier Nieblaren atea Lekaioko sarreran indarkeria matxistaren gaineko hausnarketa etengabea izan dadin

Dimension agentzia Donostiarrak Puertas erakusketa sortu zuen artearen bidez indarkeria matxista ikusarazteko eta arazo larri horren gainean hausnartzeko. Erakusketak, ateak oinarri hartuta artista desberdinek sorturiko 48 obra erakusten zituen. Ate bat 2018.urtean Estatuan indarkeria matxistaren ondorioz eraila izan zen biktima bakoitzeko. Horien artean Asier Niebla urnietarrarena.

Erakusketa Urnietan ikusgai jarri ostean, Udalak Asier Nieblaren atearen jabetza eskuratu zuen Dimension agentziarekin lorturiko akordioari esker, eta orain, Lekaio kultur etxeko sarreran ikusgai jarri du, urnietarrek beraien bizilaguna presente izaten jarraitu dezaten eta indarkeria matxistaren gaineko hausnarketa etengabea izan dadin herrian.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika