Albisteak

Baratze Parkeko partzeletako bat eskuratzeko izena emateko epea martxoaren 10 arte

Urnietako Baratze-Parkeko lursailetako bat eskuratzeko interesa duten pertsonek izena eman beharko dute zozketan parte hartzeko. Horretarako epea otsailaren 25ean zabalduko da eta amaitu berriz, martxoaren 10ean . Izen ematea Bertan herritarren arretarako bulegoan gauzatu beharko da.

DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

Zozketa

Behin izena emateko epea itxita, izena emandako pertsonen behin-behineko zerrenda argitaratuko da eta esposizio publikoan jarriko da 15 egunez. Alegaziorik ez bada, lursailetako bat eskuratu nahi dutenen behin betiko zerrenda atera eta zozketarako deia egingo da.

Herritaren artean elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzeko proiektua

Urnieta, Kutxa Ekoguneak abian jarritako Baratze Parke sarera batu zen 2016.urtean herritaren artean elikadura eta ohitura osasuntsuak sustatzearen aldeko apustua eginez. Orotara, 49 partzela eskaini zituen, zeinak, izena eman zuten pertsonen artean zozketa bidez banatu ziren. Proiektua abian jarritakoan Udalak azaldu zuen baratze ekologikoen lagapena gehienez 4 urterako izango zela, eta behin epe hori beteta, berriro zozkatuko ditu.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika