Albisteak

“Iparragirre, bihotzeko Jose Mari” antzerkia ikusgai martxoaren 8an Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

“Iparragirre, bihotzeko Jose Mari” antzerkia eskainiko da Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: martxoak 8
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira martxoaren 1 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Bertanen, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Iparragirreren jaiotzaren 200. urteurrenaren baitan, Urretxuko bardoaren figura gogoratzeko ‘Iparragirre, bihotzeko Jose Mari’ antzerki eta kantu ikuskizuna sortu dute. Gure historiako euskal sortzaile  garrantzitsuenetakoaren ekarpen musikala goraipatzeko abestiak biltzen ditu ikuskizunak.

Dramaturgia emakumeek Iparragirreri bidalitako gutunetan oinarrituta eraikia dago, Urretxuko bardoaren bizi-puzzlea osatzen lagunduko duten fikziozko gutunak. Bere bizitzan funtsezkoak diren emakume batzuk hautatu dira (bere etxekoandrea, emaztea, Parisen ezagutu zuen sopranoa, Manuela, alabak…). Emakume horiek bere figura gogoratuko dute eta egilearen ikuspuntua eskainiko dute, testuak eta abestiak ikuskizun eder batean tartekatuz.

Fitxa artistikoa

Ekoizpena: Tanttaka teatroa, Demode Quartet, Loraldia Festibala.

Zuzendaritza artistikoa: Fernando Bernues (Tanttaka Teatroa).

Zuzendaritza musikala: Joli Pascualena (Demode Quartet).

Testugileak: Aizpea Goenaga, Arantza Iturbe, Iñigo Legorburu.

Aktore-kantariak: Joli Pascualena, Ainara Ortega, Ane Gabarain.

Musikaria: Angel Unzu.

Kartelaren diseinua: Unai Molina.

Komunikazioa: Amaia Ocerin.

Ekoizpen koordinazioa: Aitor Narbaiza/ Imanol Agirre.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sarrerak salgai Sarobeko bulegoan martxoaren 2tik aurrera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika