Albisteak

Aldizkako igarobidea Etxeberriko biribilgunean otsailaren 25ean

Eteneta eta San Juan lotuko dituen igogailuaren ondoko dorre elektrikoa aldatzeko lanak gauzatzen ari dira. Prozesu horren barruan, otsailaren 25ean garabi handi bat etorriko da dorre berriaren muntaketarako. Garabi horrek Etxeberriko biribilgunearen eskubiko zatia okupatuko du, eta ondorioz, ezkerreko aldean aldizkako igarobidea jarriko da Etxeberritik atera-sartu ahal izateko.

Garabia goizeko 9:00 inguruan iristea espero da. Orduan jarriko da bi langilek kontrolatuko duten aldizkako igarobidea.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika