Albisteak

Argiteria hobekuntzak Errekalden eta Gorostidin

Herritarrek 2019ko parte hartze prozesuan eskatu moduan argiteria hobekuntzak egin dira herriko hainbat puntutan. Errekalde kaleko etxeen atzeko partean dagoen oinezkoentzako bidean esaterako, LED sistemako 3 farola berri jarri dira, izan ere, ilun samarra zen puntu hori. Errekaldeko karrerape guztia bestalde, LED sistemara aldatu da, 60 puntu inguru orotara.

Gorostidi elkartearen eremuan halaber, 6 argi puntu berri jarri dira, eta beste 3 aldiz, LED sistemara aldatu dira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika