Albisteak

Ikastaroa: Gizonak berdintasunera bidean

Urnietako Udalak Jabetze Eskolak antolatu zituen emakumeen jabetzea eta parte hartze soziopolitikoa sendotzeko, eta gizarte justu, anitz eta osoago bat lortzeko bidean urratsak ematen jarraitzeko. Prozesu horretan, funtsezkoa da gizonak bidelagun izatea eta berdintasunerantz pausoak emateko jarrera eta kontzientzia izatea. Bada, testuinguru horretan kokatzen da “Gizonak berdintasunera bidean” ikastaroa.

  • Noiz: martxoak 7
  • Non: Saroben
  • Ordutegia: 9:30-13:30

Izena emateko epea otsailaren 21 arte

Ikastaroan parte hartzeko interesa dutenek otsailaren 21 arte dute horretarako epea. Izen ematea ondorengo lekuetan egin daiteke:

  • Lekaio kultur etxea
  • Gazte Informazio Puntua
  • www.urnieta.eus

IZENA EMAN ONLINE

DESKARGATU IZENA EMATEKO ORRIA

Hauek izango dira ikastaroaren helburuak:

  • Patriarkatuaren eta beste hainbat zapalkuntzen arteko erlazioa azaleratu (sexismoa, hizkuntza zapalkuntza, kapitalismoa, arrazakeria, homofobia, krisi ekologikoa…).
  • Gaur egungo maskulinitate eredu hegemonikoa aztertu: nola eraikitzen den eta zein ondorio dituen errepasatu, bai emakume zein gizonengan.
  • Gure egunerokotasunean bizitzen ditugun jarrera sexistak aipatu, eta horien aurrean nola jokatu dezakegun birpentsatu.
  • Genero berdintasuna lortu nahian, Euskal Herrian maskulinitate eredu hegemonikoa deseraikitzeko ematen ari diren pausoak mahaigaineratu.

Ondorengoak izango dira ikastaroan landuko diren edukiak:

  • Mutil izatearen kontzientzia hartu. Zein mezu ikasi ditugu? Barneratutako homofobia eta ezaugarri femeninoen gutxiestea.
  • Maskulinitate eredu hegemonikoaren ezaugarriak, abantailak eta mugak. Gizonen arteko harremanak, komunikazioa eta kodigoak.
  • Gizonak eta sexismoa: non eta nola nahi dugu kokatu, horren aurrean?
  • Beste maskulinitate eredu batzuk. Ba al dugu bestelako erreferenterik?
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika