Albisteak

Paisaia Planeko ekintzak lehenesteko aukera dute urnietarrek martxoaren 1 arte

Urnietako Paisaia Plana garatu duen Araudi enpresak buruturiko lana eta proposatzen dituen hobekuntzak aurkeztu zituen otsailaren 11n Lekaio kultur etxean herritarren aurrean. Aurkezpenean azaldu zuen moduan, Paisaia Planak gomendioak ematen ditu Urnieta herri jasangarriago bat izateko, nahiz eta ez den araugintzako plan bat.

Behin plana amaituta eta aurkeztuta, proposaturiko hobekuntza horien artean lehentasunak ezartzeko aukera dute herritarrek. Horretarako, galdetegi batzuk banatu ziren aurkezpenera joan ziren herritarren artean, eta kutxa bat jarri da Bertan bulegoan galdetegi horiek uzteko.

Galdetegiak entregatzeko azken eguna martxoaren 1

Aurkezpenera joan ez ziren herritarrek ere badute ekarpenak egiteko aukera martxoaren 1 arte. Parte hartzeko interesa duten urnietarrek galdetegiak Bertan bulegoan eskuratzeko aukera dute, eta bestalde, galdetegia online ere bete daiteke ondorengo estekaren bitartez.

BETE GALDETEGIA ONLINE INFORMAZIO GUZTIA

Paisaia Planaren garapenean protagonismo zuzena izan dute herritarrek, bi tailer eta parte hartze prozesu bat gauzatu baitira haien laguntzarekin. Orain, azken ekarpena eskatzen zaie prozesua ixteko.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika