Albisteak

Modulu aurrefabrikatuen muntaketak aurrera egin ahala parking-ean aparkalekuak murrizten joango dira

Urnietako Udala modulu aurrefabrikatu batzuk muntatzen ari da kiroldegiaren eraberritze lanak egiten diren bitartean kiroldegian aurrera eramaten diren jarduerak mantentzen saiatzeko. Momentuz jarrita dagoena parking-aren goiko zatian kokatzen da, baina orain ipiniko direnak erdian joango direnez, parking-eko aparkaleku kopurua murrizten joango da. Halere, parking-eko eremu batean aparkaleku batzuk eskaintzen jarraituko da eraberritze lanek irauten duten bitartean ere.

 

Eskaileretako sarbidea itxita

 

Bestalde, kiroldegiko sarrera eremutik parking-era igotzeko erabiltzen diren eskailerak itxi egingo dira, izan ere, lanak eremu horretan hasiko baitira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika