Albisteak

Parte Hartze prozesuan jasotako 341 galdetegi eman dira ontzat

Urnietako Udalak 2020. urteko aurrekontuan barneraturiko 150.000 euro zertan gastatu erabakitzeko abian jarritako parte hartze prozesuan 344 galdetegi jaso ziren. Herritarrek urtarrilaren 15etik otsailaren 2 arte izan zuten proposamenak aurkezteko epea.

Dagoeneko baieztatu da galdetegiak beteriko pertsonak Urnietan erroldatuta dauden eta 16 urte baino gehiago dituzten, eta 341 galdetegi eman dira ontzat. Orain, proposamen horiek guztiak aztertuko dituzte hirigintzako teknikariek, prozesuaren hasieran zehazturiko gainerako baldintzak betetzen dituzten ikusteko. Ondoren erabakiko dute zein proposamen egingo diren, eta, azkenik, bilera ireki bat egingo da herritarrei teknikariek hautaturiko proposamenen berri emateko.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika