Albisteak

Nahikari Sanchezek Tailandiara eta Filipinetara egindako bidaia kontatuko du otsailaren 14an, 18:30ean, Lekaion

Urnietako Gazte Informazio Puntuak antolaturiko bidaien diaporama lehiaketaren hirugarren edizioan hautatuak izan diren 4 pertsonek haien bidaien kontaketak egingo dituzte.

Lehen hitzordua ostiral honetan izango da Nahikari Sanchezekin. Sachezek unibertsitateko bi lagunekin batera Tailandiara eta Filipinetara egindako bidaia azalduko du.

  • Eguna: otsailak 14
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Lekaio kultur etxea

Otsailaren 21ean berriz, Maddalen Kortajarenak Islandian zehar furgonetarekin gauzaturiko ibilbidearen berri emango du, eta otsailaren 28an azkenik, Olaia Iraolak eta Andrea Isasak Latinoamerikan 163 egunetan egindako bidaiaren kronika egingo dute.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika