Albisteak

Esleitu dira Jubilatuen Egoitza eraberritzeko lanak

Urnietako Jubilatuen Egoitzan erreforma integral bat egingo da eraikina hobeto aprobetxatzeko eta termikoki eraginkorragoa izatea lortzeko. Lanak bi fasetan gauzatuko dira, kanpoko aldearekin hasiz eta barrukoarekin jarraituz.

Obraren lehenengo zatiak eraikina gaur egungo eskakizun termikoetarako egokitzeko balioko du eta 371.234 euroko kostua izango du. Horretarako, eraikinaren aurreko partean esku-hartuko da kanpoaldean isolamendu termikoa jarriz, eta uren filtrazioak deuseztatuz. Horretaz gain, oraingo leihoen ordez, eraginkoarragoak izango diren beltz koloreko berri batzuk ipiniko dira. Behin lanak amaituta, estetikoki itxura antzekoa izango du eraikinak, egungo koloreen antzekoak hautatu baitira. Lan horiek esleituta daude eta hurrengo asteetan hasiko dira. Barrukaldeko zatia berriz, aipaturiko lanak amaitu eta gero egingo da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika