Albisteak

Urnietako ikasleak bikain aritu dira Andoaingo Piano Jaialdian

Lourdes Iriondo musika eskolako ikasleek Andoaingo Piano Jaialdian hartu dute parte asteburu honetan. Lan bikaina burutu dute gure ordezkari guztiek urrezko eta zilarrezko dominak lortuz. Gainera primeran pasa dute esperientziaren balorazio positiboa eginez.

 

Emanaldi desberdinak

 

Bestalde, Urnietako musika eskola emanaldi desberdinak prestatzen ari da hurrengo hilabeteetarako. Martxoaren 25ean esaterako, biolin kontzertua izango da eta 26an berriz, saxofoia, klarinetea, bonbardinoa eta banda txikia entzuteko aukera izango da Lekaio kultur etxean.

 

Apirilean hitzordua Donostian izango da hango piano jaialdian eta maiatzaren 4an ostera, Urnietako ikastetxeetako kontzertu pedagogikoa ospatuko da Saroben.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika