Albisteak

“Ni munduko txarrena” antzerkia ikusgai otsailaren 23an Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Vaiven producciones-ek ”Ni munduko txarrena” antzerkiaren aurrestreinaldia eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: otsailak 23
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 5 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailaren 16 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Bertanen, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: 1695. urtea. Santa Paula komentua izurriteak hartua dago, erraustua. Sor Juana Ines de la Cruzi ordu gutxi gelditzen zaizkio bizirik. Bere ahizpek elizari aurre egin izana leporatzen diote. Bere aitorleak gizonak jaungoikoa baino gehiago maite izana aurpegiratzen dio. Juanak bere bere buruari galdetzen dio merezi izan ote duen guztiari eta guztiei aurre egitea emakume eta idazle gisa libre izateko.

“Munduko Txarrena” ikuskizun musikal bat da, eta bertan, XVII. mendeko sor Juanak,   XXI. mendetik bere azken uneetan darabiltzan mamuei aurre egingo die. Ama. Aitona, Bere ahizpa. Bere aitorlea. Erreginaordea. Merezi ote du libre izatea gainontzeko guztia kentzen badizute?

Musika, umorea, melodrama erromantikoa, tragedia eta amaierarako, ikusleek bakarrik izango duten erantzuna.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sarrerak salgai Sarobeko bulegoan otsailaren 17tik aurrera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika