Albisteak

Kiroldegia eraberritzeko lanak hastear, obra esleitu ondoren

Urnietako kiroldegia eraberritzeko lanak berehala hasiko dira, Udalak otsailaren 6an obra kontratua Miguel Imaz Constructoresekin, enpresa esleipendunarekin, sinatu ondoren. Lanak aurreikusitakoaren arabera garatzen badira, erreforma gutxi gorabehera bi urte barru amaituko da, eta urnietarrek kirol gune moderno eta punta-puntakoa izango dute eskura orduan.

2 milioi euro merkeago

Herritarrek inbertsio estrategikoen parte hartze prozesuan kiroldegia eraberritzea lehenetsi zutenetik, proiektuak administrazio-lan konplexu bati jarraitu dio, bere puntu garrantzitsuenetarikoak proiektuaren nahiz obraren lehiaketak eta esleipenak izan direlarik. Azken puntu hori albiste oso positiboa izan da udaletxeko diru-kutxarentzat, obraren lehiaketaren lizitazio oinarria 7.998.631 eurokoa izan baitzen, baina Miguel Imaz Constructoresen proposamen irabazlea ordea, 5.759.014 eurokoa. Horrek esan nahi du hasiera batean aurreikusita zuena baino 2 milioi euro pasatxo aurreztuko dituela Udalak.

Modulu aurrefabrikatuen muntaketa aurrera doa

Bestalde, Udalak bere garaian jakinarazi zuen bezala, eraberritze lanak egiten diren bitartean kiroldegian egiten diren jarduerak mantentzen saiatuko da. Horretarako, aurrera jarraitzen du modulu aurrefabrikatuen muntaketan eta ur, gas eta argi instalazioetan. Gimnasioko eta erabilera anitzeko aretoetako makineria lekuz aldatu beharko da. Unea iristen denean Udalak horren berri emango du.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika