Albisteak

Patata Tropikalaren “Denboraren taupadak” familia ikuskizuna ikusgai otsailaren 16an Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Patata Tropikala antzerki laborategiak ”Denboraren taupadak” ikuskizuna eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: otsailak 16
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 3 euro

2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira otsailaren 9 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Bertanen, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Odei, bere maletarekin, fabrika zaharra dagoen tokira iritsi da. Baina, zerbait arraroa gertatzen ari da… Guztiak haserre bizi dira eta ez dute denborarik ezertarako! Mari Ipuin Kontalarik esaten duen moduan, zerbait kutsakorra da: hasieran helduak kutsatu ziren, ondoren gazteak eta azkenean haurrak ere kutsatu dira. Kalejira bat egitea bururatu zaie arrazoiak ezagutzeko: Permin, kale garbitzaileak, malabareak egingo ditu, Marik gitarra eta Odeik txirula joko dute. Baina ez dute ezer topatzen…

Itzaletan ordea, Denboraren Lapurrak daude guztia ikusten. Ezin dute onartu gertatzen ari dena eta gure hiru lagunak arrapatzera abiatzen dira. Lortuko dute gure lagunak, gaixotasun arraro honetatik, haurrak askatzea?
Patata Tropikala antzerkia laborategiak berriro beste abentura dibertigarri batean murgilduko gaitu. Bertan, txontxongiloak, maskarak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko artelan bat gozatuko dugularik.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sarrerak salgai Sarobeko bulegoan otsailaren 10etik aurrera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika