Albisteak

Jende asko ari da gerturatzen informazio karpara

Parte Hartze prozesuko informazio karpa abian da gaur goizetik, eta jende asko ari da gerturatzen informazioa jasotzera eta proposamenak egitera. Aurten, gainera, berezitasun batekin iritsi da karpa, izan ere, gaurko egun osoan zehar Photocall bat egongo da parte hartzen duten pertsonei argazki bat ateratzeko eta argazki horrekin oroigarri bat emateko.

Hauxe da informazio karparen egutegia:

  • Urtarrilaren 24an 10:00etatik 14:30era Etxeberri plazan eta 17:00etatik 20:00etara Guria tabernaren inguruan.
  • Urtarrilaren 25ean 10:00etatik 14:30era kiroldegiaren kanpoaldean.

 

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika