Albisteak

Parte Hartuz 2020: aurkezpen publikoa urtarrilaren 14an, 18:30ean, Lekaion

Urnietako Udalak aurreko legegintzaldian hasitako bideari jarraipena emanez parte hartze kultura zabaltzen eta errotzen jarraitu nahi du herritarren artean, eta aurrekontu irekien prozesu berri bat jarriko du martxan.

2020ko aurrekontuko 150.000 euro bideratuko dira herritarrek herriko auzoetan hobetzeko, konpontzeko edo egiteko ikusten dituzten gauzetara. Horretarako, proposamenak egiteko aukera izango dute herritarrek.

Aurkezpen publiko bat egingo da urtarrilaren 14an, 18:30ean, Lekaion, prozesuaren nondik norakoak azaltzeko: zein epe izango duten herritarrek haien proposamenak aurkezteko, proposamen horiek onartuak izateko zein baldintza bete beharko dituzten, eta nortzuk izango duten parte hartzeko aukera, besteak beste.

Halaber, aurten, informazio karpetan photocall bat ipiniko da eta horren inguruko xehetasunak emango dira.

Beraz, hilaren 14ko aurkezpen informatibora joateko gonbita luzatzen die Udalak herritar guztiei.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika