Albisteak

III. Bidaien diaporama lehiaketa Buruntzaldeako gazteentzat

Urnietako Gazte Informazio Puntuak III. Bidaien diaporama lehiaketa jarri du abian herriko gazteen mugikortasuna sustatzeko helburuz. Modu honetan, gazteek azken urte hauetan bizi izan dituzten esperientzia interesgarrien berri emateko modua izango dute.

2012 urtetik aurrera egindako bidaia baten kontaketa

Buruntzaldeako edozein Udaletan (Urnieta, Hernani, Astigarraga, Usurbil, Andoain eta Lasarte) bizi, ikasi edo lan egiten duten eta 2004a baino lehenago jaiotako gazte bidaiazaleek aukera paregabea dute haien bidaiaren bat ezagutzera emateko: nolako esperientzia izan zen, nola antolatu zuen bidaia, zein ibilbide burutu zuen, zer ikusi eta ikasi zuen…

Diaporamak 2012 ondorengo bidaiei buruzkoak izan beharko dute eta ikus-entzunezko materiala eta 30-45 minutuko ahozko aurkezpena izan beharko dute. Aurkezpenak banaka edo taldean egiteko aukera eskainiko da, baina hori bai, taldeko gehienezko parte hartzaile kopurua 4 pertsonakoa izango da.

Izena emateko epea urtarrilaren 24 arte

Izena emateko eta lanak aurkezteko epea urtarrilaren 7an ireki zen eta urtarrilaren 24an amaituko da. Ondorengo lekuetan egin daiteke:

  • Lekaio kultur etxea
  • Gazte Informazio Puntua
  • Urnietako Udalaren webgunea

IZENA EMAN

Sari potoloak banatuko dira

Aurkezten diren guztien artean 3 pertsona hautatuko dira bidaien originaltasuna eta aurkeztutako materialaren kalitatea kontuan izanik, eta horiek beraien diaporama aurkezteko aukera izango dute. Hautaturiko 3 pertsonek egindako aurkezpenen baitan ondorengo sariak banatuko dira:

  1. Saria: 375 euro
  2. Saria: 150 euro
  3. Saria: 75 euro

Sariak banatzerakoan irizpide hauek baloratuko dira:

  • Aurkezpenaren erakargarritasuna, arintasuna eta argitasuna.
  • Erakusketaren kalitatea eta originaltasuna.
  • Aurkezpena bere osotasunean eta erabilitako materiala.

Epaimahaia berriz, ondorengo pertsonek osatuko dute: Gazteria zinegotziak, Haurtzaro eta Gazteria teknikariak, gazte informatzaileak eta kirol teknikariak (edo horiek hautaturiko ordezkoak).

Diaporamen aurkezpenak

Otsailaren hasieran jakinaraziko da nortzuk diren hautaturiko 3 pertsonak. Albistea Udalaren webgunean eta sare sozialetan zabalduko da eta irabazleei zuzenean komunikatuko zaie.

Ondoren, diaporamen aurkezpenak otsailaren 14an, otsailaren 21ean eta otsailaren 28an egingo dira. Garaia iritsitakoan zehaztuko da zein ordutan eta lekutan izango diren.

Hortaz, bidaia politik baduzu edo bidaiazalea bazara ez izan zalantzarik, begiratu lehiaketaren oinarriak Udalaren webgunean eta hasi zure diaporama prestatzen.

DESKARGATU OINARRIAK
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika