Albisteak

Baditugu “Ene ba!” antzerkirako sarreren zozketaren irabazleak

Txalo produkzioak “Ene Ba!” antzerkia aurrestreinatuko du urtarrilaren 8an Saroben.

  • Eguna: urtarrilak 8
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 5 euro

Udalak 2 sarrerako 4 sorta zozkatu ditu urtarrilak 1 arte izena eman zuten urnietarren artean.

Zozketa gaur goizean gauzatu da eta hauek izan dira irabazleak:

  • Ivan Murillo Ojeda
  • Ainhoa Jauregi Cabezón
  • Mertxe Zapiain Intxausti
  • Olaia Bueno Gorrotxategi

Sarrerak Saroben jaso beharko dituzte

Gainerakoentzat sarrerak (5 €) salgai daude Sarobeko txarteldegian eta emankizuna hasi baino 30 minutu lehenago ere eskuratzeko aukera izango da.

Sinopsia: Gure protagonistak aita izan behar du lehen aldiz. Aitatasuna ospatze aldera, bere arreba eta koinatuaren etxean afalduko du, familiako beste lagun batekin batera. Ana, bere bikote eta ama gaia berandu iritsiko da afarira. Afaltzen hasi baino lehen, amaren zain daudela, aitatasunak sortzen dituen poztasun eta aldarte onak izango dituzte hizpide, ume jaio berriari jarri behar dioten izena aditzera emango duen arte. Egundoko kalapita sortuko du izenak berak eta eztabaidaren suak bildutakoak erreko ditu, etxeko giroa erabat gaiztotu arte… Ene bada! Trumoi hotsak eta txinpartak, baina guztia umore ikuspegi batetik atonduta.

Aktoreak: Asier Sota, Ane Gabarain, Mikel Laskurain, Joxe Kruz Gurrutxaga eta Alazne Etxeberria.

Zuzendaria: Begoña Bilbao.

EROSI SARRERAK ONLINE

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika