Albisteak

Errege Magoak Urnietan izango dira urtarrilaren 5ean

Aiurri

Hiru Errege Magoak Urnietan izango dira urtero bezala urtarrilaren 5ean. Arratsaldeko 16:00etan egingo zaie harrera San Migel elizan, eta 17:30 arte egongo dira argazkiak ateratzen eta gutunak jasotzen.

Ondoren, 18:00etan Errege Magoen desfilea hasiko da. Lobera baserritik jaitsiko da desfilea, eta, beraz, haur guztiak Erratzuko zubira hurbiltzera deitzen dira. Erratzutik Arantzubi kalera igoko dira. Segidan, San Joan kalean sartuko dira anbulatorio zaharraren atzetik. Handik Idiazabal kalera igaroko dira. Gero, Idiazabal kalea ia osotasunean gurutzatu ostean, San Joan kaleko igoera gauzatuko dute, eta, azkenik San Joan plazara iritsiko dira.

19:00etan berriz, Errege Magoek Urnietako 0 eta 6 urte biarteko haur guztiei oparitxo bat banatuko diete Udaletxe azpiko arkupeetan.

Bide mozketa puntualak

Errege Magoek bere ibilbidea osatzen duten bitartean behin-behineko bide mozketak egongo dira.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika