Albisteak

Aparkatzeko gomendioak urtarrilaren 1ean Adarrara igoko direnentzat

Urteko lehenengo egunean Adarrara igotzeko ohitura dute askok eta askok, eta ondorioz, kotxe andana pilatu ohi da Besabi inguruan. Urnietako Udalak gomendio batzuk ematen ditu egun horretarako.

Zelai tabernaren aldetik igo

Besabira iristeko bi bide daude. Bat trenbide aldetik eta bestea, berriz, Zelai tabernaren aldetik. Bada, azken honetatik igotzea eta bestetik jaistea gomendatzen da.

8:00etan Xoxoka-Besabi errepidea itxiko da

Goizeko 8:00ak arte egongo da Besabira kotxez iristeko aukera. Ordu horretatik aukera, jaisteko aukera izango da, baina ez ordea, kotxez igotzekoa. Xoxokan itxiko da errepidea.

Errepidearen albo batean soilik aparkatu

Besabiraino kotxez igotzen direnei errepidearen albo batean soilik aparkatzea gomendatzen zaie beste aldea erabat libre utziz. Izan ere, bi alboetan aparkatuz gero, eta larrialdiren bat gertatuko balitz, larrialdi zerbitzuak bertatik pasatzeko behar duten espaziorik gabe geratu litezke.

Aurrerantzean ere albo bat libre utzi beharko da

Albo batean soilik aparkatzeko gomendioari aurrerantzean ere jarraipena eman beharko zaio larrialdi zerbitzuei lekua uzteko. Horretarako, seinaleztapena gauzatuko da.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika