Albisteak

“Entre comillas” eta “Zurrunbiloan” antzerkiak Saroben abenduaren 20an

“Entre comillas” eta “zurrunbiloan” antzerkiak ikusteko aukera izango da ostiral honetan Saroben“KatapultaTour Gipuzkoa”-ren bitartez.

  • Eguna: abenduak 20
  • Ordua: 19:30
  • Lekua: Sarobe
  • Sarrera: doan

“KatapultaTour Gipuzkoa” musikako eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da, Gipuzkoako Foru Aldundiak  bultzatzen du eta bi helburu nagusi ditu: musikaren eta arte eszenikoen eremuko gipuzkoar talentuak balioan jartzea eta horiek sustatzea (gazteei arreta berezia emanez), eta Gipuzkoako eszena kulturala dinamizatzen laguntzea.

Entre comillas

Saiatu urteko eleberririk arrakastatsuena idazten. Barreak eta negarrak eragiten duten horietako bat. Irakurtzeari utzi ez diezaiokezun istorio ahaztezina. Ezin duzu denborarik galdu, zure editoreak biharko behar zuen.
Adela J. Marquez zara, idazleen artean famatuena, zuretzat oso lan erraza da; zure pertsonaiak zure aurka jartzen ez diren bitartean behintzat.

Zurrunbiloan

Gaizka mutil zoriontsua da. Edo hori dio berak… Askotan dena ez da uste duguna, eta poztasunaren maskara erortzen denean benetako emozioen zurrunbiloa deskubritzen dugu. Agian Arogya izeneko neska horrek lagundu ahal izango dio Gaizkari…

ESKURATU SARRERA ONLINE
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika