Albisteak

Itxiera borobila Saroberen 25. urteurrenari “La trinchera infinita” pelikulako zuzendariekin

Saroberen 25. urteurrena ospatzeko antolaturiko programazio bereziari atzo jarri zitzaion amaiera puntua Goya sarietarako 15 izendapen jaso berri dituen “La trinchera infinita” pelikularen emankizunarekin eta Aitor Arregi eta Jon Garaño zuzendariekin burutu zen solasaldi interesgarriarekin.

Sarobek sarrera bikain bat izan zuen eta jendeak asko gozatu zuen bai pelikularekin eta baita, zuzendariekin izandako solasaldiarekin ere. Amaiera borobila inondik ere.

Udalak eskerrak eman nahi dizkie zuzendariei Saroberen 25.urteurreneko ospakizunetan parte hartzeagatik eta izan duten jarrera gertuko eta adeitsuagatik. Arregi, Garaño eta Goenaga Sarobeko zine eskolan ikasitakoak dira, eta aitortu zuten ilusio berezia egin ziela lehen urratsak eman zituzten lekura bueltatzeak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika