Albisteak

Goya sarietarako 15 izendapen lortu dituen “La trinchera infinita” pelikula Saroben zuzendarien presentziarekin

Goya sarietarako 15 izendapen lortu dituen “La trinchera infinita” pelikula eskainiko da abenduaren 15ean Saroben eta hiru zuzendariak Urnietan izango dira. Proiekzioa amaiturikoan solasaldia izango da Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Aitor Arregirekin. Hirurak Saroben ikasitakoak dira.

  • Eguna: abenduak 15
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Prezioa: 4 euro

Sinopsia: Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea.

Zuzendaritza: Jon Garaño, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga.

Gidoia: Luiso Berdejo, Jose Mari Goenaga.

EROSI SARRERAK ONLINE

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika