Albisteak

Une bateko mozketa bihar tren geltoki ondoko errepidean 8:30 inguruan

Adif obrak gauzatzen ari da Urnietako tren geltokian, trenbide-mailan dagoen pasabidea kentzeko eta herritar guztiei irekitako lurrazpiko pasabidea eta igogailua eraikitzeko.

Une bateko errepide mozketa

Gauzatzen ari den lanen barruan, pieza handi bat eramateko une bateko mozketa izango da bihar goizeko 8:30 inguruan trenbide ondoko errepidean. Dena den, segituan jarriko da kontrolaturiko aldizkako igarobidea, eta ondoren, errepidea normaltasunez irekiko da berriro.

Adifek informazio hori eman dio Urnietako Udalari, eta era berean, Udalak herritarrei jakinarazten die. Halaber, Adifek barkamena eskatzen du aldez aurretik sor ditzakeen eragozpenengatik.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika