Albisteak

Antia literatur lehiaketan azken urteetan sarituak izan diren lanak biltzen dituzten bi liburu argitaratu dira

Urnietako Udalak bi liburu argitaratu ditu azken urteetan On Manuel Antonio Antia literatur lehiaketan sarituak izan diren lan guztiekin, 2019.urtekoa XXV.edizioa izan dela aprobetxatuta.

Lehenengo liburuan 2011-2015 urte bitarteko edizioetan sarituak izandako lanak biltzen dira, eta bigarrengoan berriz, 2016-2019 urte bitartean sarituak izandakoak.

Liburuak eskuragai Lekaion

Bi liburu horiek herritarren eskura jarriko ditu Urnietako Udalak bihartik aurrera Lekaio kultur etxean. Interesa duten pertsonei doan banatuko zaizkie liburuak.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika