Albisteak

“La trinchera infinita” pelikula ikusgai abenduaren 15ean Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenagaren “La trinchera infinita” pelikula eskainiko da abenduaren 15ean Saroben.

  • Eguna: abenduak 15
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Prezioa: 4 euro

2 sarrerako 10 sorta zozkatuko dira abenduak 8 arte izena ematen duten urnietarren artean.

Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan

PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!

Bertanen, Lekaion eta Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.

ZOZKETAREN OINARRIAK

Sinopsia: Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea.

Zuzendaritza: Jon Garaño, Aitor Arregi, Jose Mari Goenaga.

Gidoia: Luiso Berdejo, Jose Mari Goenaga.

Sarrerak salgai Sarobeko bulegoan abenduaren 9tik aurrera.

Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika