Albisteak

Urnietako Udalak Etxeberrin dituen 10 etxebizitza sozialak alokairuan esleituko ditu: izena emateko epea abenduaren 31 arte

Urnietako Udalak 10 etxebizitza sozial ditu Etxeberri plazan eta alokairuan esleituko ditu. Esleipen prozesuko oinarriak 2020.urtearen hasieran argitaratuko dira, baina esleipen prozesu horretan parte hartzeko interesa duten pertsonek abenduaren 31 baino lehen eman beharko dute izena.

Izen-ematea Etxebiden

Etxebiden eman beharko dute izena interesdunek alokairuko eskatzaile moduan. Horretarako bi bide dituzte:

  1. Etxebidek Donostiako Andia kaleko 13. zenbakian duen eraikinera joan eta modu presentzialean izena eman.
  2. Etxebideren web orriaren bidez izena eman.
IZENA EMAN HEMEN
Partekatu albiste hau: Facebook Twitter Google Plus Email

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Cookie Politika